Badator Urriko Azken Astelehena
Beste urte batez zenbait persona hurbilduko dira Gernika-Lumorako hain garrantzitsua den egun honetara; izan be, bizkaiko azokarik tradizionaletako bat da Urriko Azken Astelehena.
Aurkezpenean Zinegotzia dan Iñaki Gorroñok Programaren banaketa, normak , epaimahaia edo segurtasun plana zein dan adierazi dau.
Gainera, Ainhoa Elortegik, BBK ko ingurumen eta garapen iraunkorreko arduradunak Urriko Azken Astelehen honek zer suposatuko dauen azaldu dau.
Urtero gisa Gazta, txakolina, lorak, eztia, euskal pastel aedo artisau ezberdinak egongo dira ikusgai eta dastagai. Euskal Herriko tradiziozko objetu eta bitxikeriak be ez dira falta izango. Eta, nola ez, ilara erraldoiak sortzen dituen Taloen postu eta txosna ezberdinak egongo dira herrian zehar.