Errezitaldi berezi batek Arranotegi eta Mañu auzoen 200 urteko historia ekarriko dau gogora
Arranotegi eta Mañu auzoek 200 urteko historia ospatzen dabe aurten, eta efemeride horren harira errezitaldi berezi bat antolatu da, bi auzoen iragana ezagutarazteko helburuagaz.
Bi mende atzera eginez, jakina da auzo horietan dauela 200 urte hasi zirala lehen baserriak eraikitzen. Izan be, Arranotegiko eta Mañuko baserririk gehienak XIX. mendearen lehen zatian altzau ziran. Baserri horreek eraiki ebezan askok jatorria Gipuzkoako Goierrin eben; besteak beste, Amezketatik, Ataunetik, Idiazabaldik, Lazkaotik eta Zaldibiatik etorritako artzainak izan ziran.