Skip to main content

Etiketa: Arrapala Mekanikoa

Arrapala mekanikoaren 2.fasea

Ikusi ahal dogun moduan ekitaldian Joe Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, Guztiontzako Herria alderdiko zinegotziak, bertako auzotarrak, Gure Arbola zaharra abesbatza, Arrapala mekanikoa egin dabenak eta herritar batzuk elkartu dira. Alkateak arrapala mekanikoa honek suposatzen dauena eta herriaren proiektu ezberdinen nondik norakoak azaldu dauz.

Gernika-Lumoko Udala arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dabil

Obrak 808.000 euroko aurrekontua izan dau, eta uriguneko zatirik aldapatsuenetako batean irisgarritasuna hobetzeko diseinatutako proiektua dala aitatu dabe Gernika-Lumoko Udaletik.

Gernika-Lumoko Udalak San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dau, udalerriko desnibelik nabarmenenetako bat leuntzeko pentsautako azpiegitura dana. 808.000 eurotan esleitutako jarduera honek Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleen arteko zatia hartzen dau.Bigarren fasean, adin guztietako bizilagunen mobikortasuna erraztu nahi izan dabe, batez be adinekoena eta anbulatorioaren erabiltzaileena. Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, azpeloiaren zoladura barritzea, baina egungo sestrak aldatu barik, eta horrek eragotzi egiten dau eremuaren uri-konfigurazioa nabarmen aldatzea.
Arrapalak kontrol-sistema automatizatu bat izan dau, sentsore fotoelektrikoen bidez abietea eta gelditzea kudeatuko dauena. Ibilpidean zehar instalautako hainbat fotozikulak erabiltzaileen presentzia detektatuko dabe, eta horrek funtzinonamentu eraginkorra ahalbidetuko dau, aurrez aurreko gainbegiratzearen beharrik barik.

Arrapala mekanikoaren bigarren tramua burutu dabe San Juan Kalean

Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleak lotuko dauzan arrapala mekanikoaren bigarren zatia jartzeko lanak azken txanpan dagoz dagoeneko. Esku-hartzea 487.751 euroan esleitu da, eta hirigunean zirkulazino handieneko guneetako batean irisgarritasuna zuzentzera bideratutako proiektuaren azken fasea ixten dau. Udaletik azaldu dabenaren arabera, gaur jarri da bigarren arrapala.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan