BERMEOKO JAIAK Bajadie eta Taraskari Lorak eskaintza
Arrantzale egunien egindako bajadie da aurrean dozuena. Fanfarreakaz eta trikitilariekaz bajatu die. Taraskari Lorak eskaini deutsie Goiko Plazatik hasi eta San Frantzisko enparantzaraino.
Arrantzale egunien egindako bajadie da aurrean dozuena. Fanfarreakaz eta trikitilariekaz bajatu die. Taraskari Lorak eskaini deutsie Goiko Plazatik hasi eta San Frantzisko enparantzaraino.
BERMEOKO JAIAK 2026 -Arrantzale eguna iragarkiarekin- kalejira eta omenaldia
Bermeo Hiria XLIV Traineruan Estropada ospatuko da zapatu honetan irailaren 19an
Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.
Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.
Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.