Skip to main content

Etiketa: argi

Argi Baltza sariketaren finala, Muxikan

Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute aurtengo edizioaz, saio guztietan izandako parte-hartzea, bertsolarien maila eta publikoaren babesa nabarmenduz. Sare sozialen bidez ere eskerrak eman dizkiete bidelagun izan diren guztiei, honako mezuarekin: “Amaitu da Argi Baltzaren VI. edizioa. Eskerrik asko bidelagun izan zarien danori, eta zorionak Txaber Altuberi. Uda bertsoz betetan jarraituko dogu.”

Horrela, beste urte batez, Argi Baltzak bertsolaritzaren aldeko apustu sendoa berretsi du, eta uda osoan bertsoaz gozatzen jarraitzeko gonbidapena luzatu die bertsozale guztiei.

ARGI BALTZA: Bertsolari gazteen sariketa GAUTEGIZ ARTEAGA.

Argi Baltza Sariketak amaiera emon deutse aurtengo kanporaketei, eta dagoeneko ezagutzen dira final handian parte hartuko daben sei bertsolariak. Azken saioa Gautegiz Arteagan jokatu da, eta Eñaut Martikorenak lortu dau garaipena. Holan, behin betiko osotu da finaleko seikotea.

Finalean arituko diran bertsolariak honako honeek izango dira: Eñaut Martikorena, Txaber Altube, Eki Mateorena, Maite Sarasola, Asier Galarza eta Andoni Rekondo.ARGI BALTZA: Bertsolari gazteen sariketa GAUTEGIZ ARTEAGA.

VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA – Mendatan

Andoni Rekondok irabazi dau Mendatako Elizosten ospatu dan Argi Baltza, bertsolari gazteen sariketaren VI. edizinoaren lehenengo kanporaketa 190 puntugaz.

Bigarrena, 183 puntugaz, Unai Mendiburu izan da; hirugarrena, 181 puntu eta erdigaz, Maddi Agirre; laugarrena, 181 puntugaz Janire Arrizabalaga; bosgarrena, 177 puntugaz, Koldo Muñiz; eta azkenik, 176 puntu eta erdigaz, Enara Gallastegi izan da seigarrena.

Argi Baltzaren hurrengo kanporaketa domeka honetan, ekainaren 14an, ospatuko da Ajangizko udal frontoian, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan izango dira Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Maite Sarasola, Eki Mateorena eta Haizea Arana.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan