Mendatako Udalak Argane baserrirako bidea konpondu dau Marmiz auzoan
Mendatako Udalak amaitu dauz Marmiz auzoko Argane baserrira doan bidea konpontzeko lanak, herritarren mobikortasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Jarduketaren bidez, bidearen zoladura barritu eta irisgarritasun-baldintzak hobetu dira, erabiltzaileen joan-etorriak errazteko.
Proiektua Mendatako Udalak sustau dau, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso dau, 40.716 euroko dirulaguntzaren bidez. Obraren aurrekontu osoa 47.795 eurokoa izan da.
Lan hauen bidez, udalerriak landa-eremuetako azpiegiturak mantenidu eta hobetzeko dauen konpromisoa berretsi gura izan dau, auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzen eta bermatzen jarraitzeko.
Mendatako Udalak eskerrak emon gura deutsez auzotarrei obrek iraun daben bitartean erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagaitik.