Skip to main content

Etiketa: arene

Urdaibai Eskubaloia Taldea, Iker Romeroren eskutik

Kirolbai programan gauz. Oraingo honetan Iker Romero ezagutu dogu, Urdaibai eskubaloi Taldeko Seniorreko entrenatzaile eta zuzendaritza batzordean lanean dabilen eskubaloi jokalari ohia.

Romerok Urdaibai Eskubaloi taldeak daben helburuak, proiektua, harrobiaren garrantzia eta kirol honen teknika ezberdinak nolakoak izaten diren azaldu dauz. Baina, batez be, Urdaibai Eskubaloi Taldeak daben talde guztiek -Benjaminetatik Seniorretara- garrantzia berdina dabela azpimarratu dau.

Urdaibai eskubaloi taldeko kadeteak euren ligetako txapeldun bilakatu dira

Asteburu honetan Urdaibaiko kadete mailako nesken eta mutilen partida esanguratsuak burutu dira. Neskek Etxebarriko berdezurigorri taldearen aurka jokatu dabe. Areneko kiroldegia bete eta erakustaldia burutu eben, bertako harmaila topera jarriz. 20-8ko markagailuarekin bukatu eben lehen zatia, jokaldi ederrak burutuz eta taldeka jokatuz.

Bigarrena ez zan lehen zatia bezain erabakigarria izan, 12-9 geratu baitziren. Guztira, 32-17 bukatu eta txapeldun bilakatu ziren. Liga esanguratsua burutu dabe, 10 partidatik 10 irabaziz, 377 gol sartuz eta 147 gol kontran izanez. Areneko harmailaren animo eta txaloak ez ziren falta izan eta neskak animatu zituztela argi utzi eben.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan