Bermeoko Tabernen Mozorro Lehiaketaren XXIII. edizinoa
Aratuste martitzena da. Inauterietan egun esanguratsua. Bermeon gaude, otsailaren 17ª da. Heritarrak mozorroturik atera dira kalera eta jai giroan ibilki dira. Udaletxekoak be elkarrekin atera dira, mozorrotuta eta tabernaz taberna ibilaldia ein dabe, urtero egiten dan gisara. inauterietako mozorro eta detaile dekorazinoan parte hartu dabenen artean gai ezberdinetako detaile eta apaintasuna nabarmendu da tabernetan.
Izan be, Tabernen Mozorro lehiaketaren XXIII. edizinoa ospatu dabe Bermeon fanfarrearen musikagaz lagunduta. 12 taberna aurkeztu dira aurten eta goizeko 11:30etan hasita taberna guzti horreetatik egin dabe ibilalditxoa epaimahaikideek. Taberna parte-hartzaile guztien gaiak ezagutu, eta mozorro eta apaingarri guztiak ikusi eta aztertu ondoren puntuen zenbaketa egiteko unea heldu da; eta ondoren, sari banaketari ekin deutsie. Hirugarren saria Doniene tabernak hartu dau, bigarrena Izaro Irish Pub tabernak eta Zubi Gane tabernak eroan dau lehenengo saria.