Aurresku izeneko kartelak irabazi dau Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemua jaietako kartel lehiaketa
Bermeok badauka dagoeneko 2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituan kartel irabazlea. Herritarren botoei esker, “Aurresku” izeneko lana izan da lau finalisten artean aukeratua.
Kartel lehiaketako irabazlea Eugenio Gabriel Lasarte Arlanzón izan da. Bozketea Gizarte eta Kultura Etxean eta internet bidez egin da, eta herritarren parte-hartze handia izan dau.
Guztira 809 boto jaso dira; horreetatik 802 baliodun izan dira eta 7 baliobako. Internet bidez 711 boto emon dira, horreetatik 3 baliobakoak, eta Gizarte eta Kultura Etxean jarritako hautestontzian 98 boto jaso dira, 4 baliogazebegaz.
Udalak zorionak emon deutsoz irabazleari, eta eskerrak emon deutsee lehiaketan parte hartu daben kartel-egile guztiei eta irabazlea aukeratzeko botoa emon daben herritarrei. Azpimarratu dauenez, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da jaiak herritarrenak izaten jarraitzeko.
Kartel irabazlea izango da datorren abuztuan ospatuko diran Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako irudi ofiziala.









