Skip to main content

Etiketa: 2025

BAZEN BEHIN “Grufaloaren Alaba”

Bazen Behin saio honetan Elssiek Grufaloaren alaba ipuina dakarkigu.

Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera eta literaturarenganako maitasuna transmititzeko helburua dauan saio honekin.

Haurtzaro Solidarioa ekimenaren edizino barri bat ospatuko da

Haurtzaro Solidarioa ekimenaren edizino barri bat ospatuko da Gernikan.

Gernikaldeko eleiza, Iparralde-Hegoalde misino taldea eta Urdaibaiko katekesiak antolatzen dabe ekimen hau.

Batzen dan dirua Keniara bialduko da, Kaikorrera zehazki, bertan dagozan narianitak Turkana umeak elikatu, osasuna zaindu eta hezi ahal izateko.

Liburuak eta jostailuak biltzeko katekesien lokaletara eroan ahal dira katekesi orduetan eta martitzen goizetan 10.00etatik 12.00etara.

BERMEOKO SAN MARTIN AZOKA 2025

BERMEOKO SAN MARTIN AZOKA 2025 eta XXII. ODOLOSTE TXAPELKETA ETA TXERRIKI AZOKA.

Beste urte batez San Martin Jaiak ospatu dira Bermeoko herrian ekitaldi ezberdinekin, bai ume zein nagusientzako. Txapelketak, dantzak eta azoka uztartu dira Bermeotarrentzako hain garrantzitsu bilakatu dan egun honetan. Sustabizeko herri kirol parte hartzaileak ez dira alta izan, besteak beste, eta, nolaez, XXI. Odoloste txapelketa eta txerriki azoka izan da goizean zehar. Aurtengo irabazle Anaiak harategia izan da. Nekazal Azoka honetan euskal produktu tipiko eta esanguratsuak diren txakolina, gazta, eztia eod kontserbak izan dira, eta baita eskulan ezberdinak be.

BAZEN BEHIN “Lamia eta Hargina”

Bazen Behin saio honetan, Elssiek Lamia eta Harginaren istorioa dakarkigu. Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko kontsumo eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin euskaldun zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera kontsumidutera eta gure ipuin herrikoiak transmititzera animetako produktu interesgarri bat sortzeko helburuagaz.

Gernika-Lumoko Azoka Berezia: “Indaba”

Beste behin, hileko lehen zapaturo egiten dan gisara, artisau eta ortuari ezberdinak batu dira Merkatu Plazan udaletxeko postuak eskaintzen daben berezitasunarekin batera. Oraingoan indaba izan da protagonista eta Gernikarrentzako zenbait aukeraizan dira. Indabak probatzetik, eskualdeko produktu erakargarri, gozo eta tipikoak diren gazta,gozokiak, frutak, berazkiak edo jantzi zein eskulan bereziak probatzera.

HAZITOKI topaketak 2025

Beste urte batez zirkua zirku inklusiboan fokua jartzen daben Hazitoki, Zirkugintza kooperatibak eta Txitatoki Urdaibai zirku eskolak sortutako zirkoaren bidezko gizarteratze proiektua aurkeztu da Merkatu Plazan zein Lizeo Antzokian.

Jolas- eta kultura-lengoaia konbinatu berriak sortuz, pertsona guztiak, haien gaitasuna edozein dela ere, ikasgelan elkarrekin egotea helburu daben Hazitokiko antolatzeileek zenbait ekintza egin dituzte Gernika-Lumon. Ekitaldiak familia osoarentzako jarduera programa zabala izango du egun osoan, ikasturte osoko zirkuko eskola inklusiboen proiektua finantzatzen laguntzeko.

BAZEN BEHIN “Daniela pirata”

Bazen Behin saio honetan, Elssiek danielaren istorioa dakarkigu, pirata izan nahi zuen neskarena. . Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko kontsumo eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin euskaldun zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera kontsumidutera eta gure ipuin herrikoiak transmititzera animetako produktu interesgarri bat sortzeko helburuagaz.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan