Urriko Lehen Astelehena 2025
Jon Koldo Bikandik irabazi dau Pirenaika Arrazako ganadutegi onenaren saria, Urriko Lehen Astelehenean Zekor eme heldua be Jon Koldo Bikandirentzat izan da eta zekor eme gaztea barriz, Arbaiza Anaien ganadutegiarentzako.
Ar kategorian be Jon Koldo Bikandik irabazi dau heldu kategorian. Gazte, kategorian, barriz, Arbaiza anaiak irabazi dabe. Ikusi ahal dan bezala, Beste urte batez Pirineika arrazako XXXVII.38 lehiaketa burutu da Gernika-Lumoko, Santa Ana aparkalekuan. Izan be, Pirinioetako 109 abelburu lehiatu dira Gernika-Lumoko Urriko Lehen Asteleheneko azokan. 14 ganadutegi egon dire, gipuzkoak 6, bizkaikoak 4 eta naparrak 4. 9 ar eta 10 eme izan dira. Abeltzain gazteak asko be etorri dira aurten. Bertako behiak ezagutaraztea izan dabe helburu aurtengo Urriko Lehen Astelehenean. Horrez gain, Euskal pastela, ogia, gazta eztia edo jantzi ttrasizionalak zein artelan ezberdinak eskaini dituzte. Okela astatzeko postua be egon da.
OIZMENDI TELEBISTA.