Mendatako XXVII. Nekazal Azoka
Mendatako XXVII. Nekazal Azokan gagoz, irailaren 14ª da.
Egun berezia nekazaritza eta abeltzaintza lanetan aritzen diranentzak eta baita Mendatako herritarrentzako. Urdaibaiko zein Bizkaiko gendea murgildu eta batu da hemen edari eta janariaz gozetako zein tradizinoak agintzen dauen erakustaldi eta ohiturak ikusi eta ikasteko. Aurten, nahi-ta protagonista nagusia euskal oiloa izan, hegaztien arteko gaixotasuna dala eta ez da animali honen erakusketa zein salmentarik burutu. Horri bai irailaren 12an oiloaren lehen euskal topaketa burutu eben. Ortuariak, txakolina, sagardaoa, gazta eta esnekiak, ogia eta euskal pastela zein patea, Bermeoko antxobak, barazki kontserbauak, eztia eta txakoli zein sagardaoa egon da. Eta zelan ez taloen postua be, hain garrantzitsua dan ogitarteko honek ez dau defraudatu eta zenbait persona hurbildu da postu honetara berezia dan taloa probatzera edo dastatzera. Idi proba handiak egon dira Iturbe Anaiak eta Aurrekoetxea nor baino nor aritu dira. Halaber, aurten, irudietan ikusi daialezuen lez, Txarria burduntzian probetako aukera be egoon da. Pitxo ezbardinak burutu dabez.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak