Gautegiz Arteagako Jaiak Tabernazarre Eguna, Tortilla txapelketa
2025/09/02
Abuztuaren 30ean gagoz, Gautegiz Arteagako jaiak dira eta egun ederra tokau jake bertaratutakoei.
Tabernazarre eguna da eta sekulako giroa dago Gautegiz Arteagako parkean, koadrilla ugari batu dira Tortilla patata txapelketa egiteko, lehenengo hasi zirenetatik gaztetxoenetara. Tortillaz gan, bestelako janari ezbardinak egin eta dastatu dabez eta ostean presentau be. Gautegiz Arteagako zein inguruko bertaratutako koadrillak Presaka, baina ganoraz aritu dira egun eder honetan. Epaiek aurkeztutako 48 tortillak probau eta bakoitzaren balorazinoa egin dabe. Nagusiek aurkeztutako tortillak 41 izan dira, eta 7, barriz, adinbakoek aurkeztu dabezanak. Hona hemen tortilla txapelketeten sari banaketak.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak