Skip to main content

2025. urteko Euskal Jaia, Gernika-Lumon

2025/10/09

Beste urte batez eta azken urteetan ohikoa dan gisara Euskal Jaiak jhainbat euskalzale batu dauz Gernika-Lumoko Foru Plazan.

Sekulako giro polita burutu dabe txupinazo osteko abesti ekitaldi esanguratsuagaz. Ohikoa k eta klasikoank diran abestiak kantau dabez. Horrez gan, jantzi tradizinonalak jantzi dabez, eta, baita, zapi euskaldunak ebe. Zelan ez, batzuk palestinakoak diran zapiekin apaindu dira.

Beste alde batetik, garagantua izan da ume guztien arretarako; izan be, zenbait guraso eta ume egon dira kolan Gargantuaren ahotik sartu eta eperditik ateratzeko. Erdikaldean be Taloen txosna izan da, tradizinozkoa dan ogitartekoa ez da falta izan eta zenbait pertsonek probau dabe, besteak veste, txorizo zein bacona daroan taloa.

Horrez gan, hainbat kantagunez gan, dantzariak be egon dira giroa alaitseko. Izan be Elai Alai Dantza taldekoak saltuka eta dantzan ibili dira herriko lkale ezbardinetatik. Eta, zelan ez, erraldoiak be egon dira dantzan. Amaitzeko, bazkarian 460 persona batu dira, horien artean Kantuzaelak, Elai Alai taldeko dantzari ohiak eta gaur egungoak, eta baita herriko jentea egon da. Aitatzekoa da Errekorra II.Euskal Jaian izan zala, 1230 persona batu baitziren janarian.

OIZMENDI TELEBISTA. 

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan