Itzuliko 5.etapa Gernika-Lumon bukatu dute
2025/04/14
Tourra herritik pasatzen ikusi ondoren bakearen hiriak asteburuan Itzuliaren amaiera izan du, eskualdekoa den Pello Bilbaori omenaldia eginez. Bertan izan dira Jose Mari Gorroño alkatea eta Gorka Otaolea Narbaiza, txirrindulariei sariak banatzen. Etapa horretako garailea Ben Healy izan da, baina herriak irrika gehiagoz itxaron du Pello Bilbaoren omenaldia. Hain zuzen ere, herriko txirrindulari txiki batzuekin, alkatearekin zein bere familiarekin argazkia atera, udaleko koadroa jaso eta hunkipen osoz hitz batzuk eskaini ditu.
-
Azken berriak