
Gernika-Lumoko azken ostiraleko elkarretaratze eredua amaituko da azaroaren 27an
Gernika-Lumon azken ostiraleko elkarretaratzeak egiteko erabilitako mobilizazio ereduari amaierea emongo deutsie datorren azaroaren 27an. 1999tik hona hamarkadetan egin dan ekimena izango da azkena, baina antolatzaileek argi itxi dabe euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratu arte mobilizatzen jarraituko dabela.
Azken hitzordua Pasealekuko eskaileretan izango da, arratsaldeko 20:00etan. Abenduko ohiko elkarretaratzea, barriz, urtero egiten dan Gabon Zahar eguneko manifestazinoagaz ordezkatuko dabe.
Antolatzaileek azaldu dabenez, mobilizazino eredu honi amaierea emoteak ez dau esan gura aldarrikapena alde batera itxiko dabenik. Izan be, euren esanetan, gaur egun 110 preso, 13 iheslari eta 3 deportatu dagoz oraindino, eta horrek erakusten dau euskal gatazkearen ondorioetako bat konpondu barik dagoala. Horregaitik, euskal preso, iheslari eta deportatu guztien etxeratzearen aldeko mobilizazinoak beste modu batera antolatzen jarraituko dabe.
-
Azken berriak





























