Skip to main content

Gernika-Lumoko Udalak euskararen erabilera sustatzeko webgune barria jarri dau martxan

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak www.gernika-lumo-euskaraz.eus webgune barria aurkeztu dau, euskararen sustapenari lotutako udal baliabide, zerbitzu eta informazino guztiak plataforma bakar batean batzeko.

Atari barriaren bidez, herritarrek laguntzak, programak, argitalpenak, kanpainak eta euskara ikasteko zein erabiltzeko baliabideak modu erraz eta intuitiboan kontsultau ahal izango ditue. Webgunea herritarrei ez ezik, alkarteei, ikastetxeei, enpresei eta saltokiei be zuzenduta dago.

Berrikuntzen artean, errumanierazko atal berezi bat be badauka, udalerriko atzerriko komunitate handienetako bati informazinoa bere hizkuntzan eskaintzeko eta euskarara hurbiltzea errazteko.

Tresna digital barri honegaz, Gernika-Lumoko Udalak beste pauso bat emon dau euskararen normalizazinoaren alde, udaleko baliabide guztiak webgune bakar batean zentralizatuz eta herritarren eskura jarriz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan