Skip to main content

Azken Osoko Bilkurak etenaldia izan eban

2026/07/01

Bagileko osoko bilkurak, hilaren 24ean egin zanak, zenbait puntu ezbardin izan ebazen. Erregu eta galderak puntuan, Egurre Gazte Asanblada taldeak osoko bilkuran interbentzino bat egin gura izan eban, Udalak gaztetxea desalojetako dauen asmoa mahaiganeratzeko, orain dala aste batzuk, diotenez, modu ilegalien egin eben desalojo saiakerie onartzeko eta alderdi politiko ezbardinei honen harira erantzun bat exijituteko, Egurre Asanbladako kideen berbetan.

Horren harira, Gernika-Lumoko alkatea dan Jose Maria Gorroñok osoko bilkuran parte-hartzeko eskaria egiteko prozedura zein dan azaldu eban. Kasu honetan Egurre Asanblada taldearen interbentsinoa ez zan posible izan eta alkateak hurrengo osoko bilkuran parte hartzeko aukera zabaldu eutsen. Bi hauen arteko desakordioa dala eta, Gernika-Lumoko alkateak osoko bilkura une batez gelditzea erabagi eban.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan