Gazta eta Urdaibaiko Txakolina izan dira aurtengo Gernika-Lumoko lehen azoka bereziaren protagonistak
2026/06/08
Joandako zapatu honetan, ekainaren 6an, aurtengo Gernika-Lumoko lehenengo azoka berezia ospatu dabe merkatu plazan. Oraingo honetan, gazta eta Urdaibaiko Txakolina izan dira protagonistak. Jardunaldian, Urdaibaiko mahastizaintzan eta ardaogintzan jarduten daben eskualdeko zenbait upategik Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren babespeko elaborazioak aurkeztu dabez lehenengo azoka honetan, Euskadiko hainbat lekutako zenbait gaztaiagaz batera. Bertan izan zan be Iñaki Gorroño Udaleko lehen alkateordea.