Skip to main content

Euskal Herria Museoak jarduera bereziz betetako egitaraua prestau dau

2026/05/28

Museoen Gaua egun berezia izaten da urtero Euskal Herria Museoan. Ospakizunaren harira, museoko jauregia eta lorategiak modu berezian apainduko dituzte, publiko guztiari zuzendutako jardueraz betetako egitarauarekin.

Aurtengo edizioan, gainera, zitrikoen mundua izango da ardatz nagusia. Antolatzaileek azaldu dutenez, laranja, limoia edo mandarina bezalako fruituen inguruko ezagutza gastronomikoa eta kulturala partekatzea izango da helburuetako bat.

Museoa gaueko 22:00ak arte egongo da zabalik.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan