Skip to main content

Nik Gernikan 2026 sarien VI. edizinoa dator

2026/05/28

Merkataritza txikerra barriz be Gernika-Lumoko bizitza ekonomiko eta sozialaren erdiunean dago. Udaleko Merkataritza arloak Nik Gernikan 2026 Sarien VI. edizinoaren deialdia edegi dau. Sari horreek foru-herriaren jarduerari eta nortasunari eusten deutsien merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen lana aintzatesteko sortu ziran.

Deialdiak lau sari aurreikusten dauz, bakotxa 1.000 eurokoa, guztira 4.000 euro. Aintzatespenek ibilpide komerziala, merkataritza barritzailea eta merkataritza barria, auzoko merkataritza eta ostalaritza bereiziko dabez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan