Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak bere ordutegia zabaltzen dau azterketa garaian
2026/05/25
Ikasgela zapatuetan 14:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara edegiko da maiatzaren 23tik bagilaren 28ra bitartean.
Aurreko urteetan lez, Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak bere edegiera ordutegia luzatuko dau azterketa aldian ikasketa gela ordu gehiago eskaintzeko. Neurriak ez dau eraginik izango liburutegiko gainerako ohiko zerbitzuetan, eta maiatzaren 23an, zapatua, jarriko da indarrean, eta bagilaren 28ra arte egongo da indarrean.
Aste hauetan, liburutegia zapatuetan be edegiko da arratsaldeko ordutegian, 14:00etatik 20:00etara, eta domeka goizetan, 10:00etatik 14:00etara, ikasleei eta oposizinogileei ikasteko guneak eskaintzeko, urteko eskari handieneko aldietako batean.
-
Azken berriak