Juan Caltzada kaleko lanak Aste Santuaren ostean hasiko dira, milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsinoagaz
2026/03/26
Erreforma integralak azpiegiturak barritu eta irisgarritasuna hobetuko dau Gernika-Lumoko uri-ardatz nagusietako batean.
Gernika-Lumoko Udalak Aste Santuaren ondoren, zehazki jorrailaren 13ko astean, hasiko dauz Juan Calzada kalea, udalerriko arteria nagusietako bat, osorik erabarritzeko lanak. Jarduerak 507.881,73 euroko aurrekontua izango dau, eta gauzatzeko epea hiru hilebetekoa izango da, gitxi gorabehera.
-
Azken berriak