Skip to main content

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskainiko dau azaroaren 20an

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak Santa Zezilia kontzertua eskainiko dau datorren azaroaren 20an, musikaren zaindariaren eguna ospatzeko antolatutako ekitaldiaren barruan.

Kontzertua Lizeo Antzokian izango da, 18:00etan. Musika Eskolak antolatutako hitzordu honek ikasleen eta musikaren inguruko komunitatearen lana eta talentua erakusteko aukera eskainiko dau.

Ekitaldiaren bidez, Santa Zezilia eguna ospatuko dabe, musikagazko zaletasuna eta hezkuntza musikala sustatuz.

Kontzertua herritar guztiei zuzenduta dago, eta musikarako hitzordu berezia izango da Gernika-Lumoko kultur agendan.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan