
Giro ederra bizi izan dabe San Martin Ermitan
San Martin egunaren osteko asteburuan giro ederra bizi izan dabe Lumo auzoko bizilagunek, eguraldiak lagundu ez badau ere. haize handia eta eguraldi txarra izan arren, auzotarrek ez dabe hutsik egin eta San Martin ermitaren bueltan alkartu dira urteroko ospakizunari eusteko.
Eguneko ekitaldi nagusia meza izan da, San Martinen omenez ospatutako ohiko eleizkizuna. Meza amaituta, auzotarrek alkarregaz jarraitzeko aukera izan dabe, antolatutako edari eta janaren bueltan, giro atseginean eta auzokoen arteko harremanak sendotuz.
San Martin eguneko ospakizunak tradizino handia dauka Lumo auzoan. Zemendiaren 11ren bueltan ospatzen dan erromeria honek auzoko nortasuna, ohiturak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako loturak bizirik manteniduten dauz.
Eguraldi txarrak ez dauz, beraz, auzotarrak etxean geratuarazi, eta beste urte batez San Martinen inguruko ohiturari eutsi deutsie, ermitaren bueltan giro ederra sortuz.
-
Azken berriak





























