Skip to main content

Mestikabasoko kirolgune estali berria datorren larunbatean inauguratuko dabe

Gernika-Lumoko Udalak azaroaren 14an, 12:30ean, egingo du instalazio berrituaren inaugurazio-ekitaldia. Lanek 1.032.562 euroko inbertsioa izan dute, eta estalki handi bat, kalistenia-gunea eta hainbat hobekuntza ekarri dituzte.

Mestikabasoko kirolguneak irudi berritua estreinatuko du datorren azaroaren 14an, larunbatean. Gernika-Lumoko Udalak 12:30ean egingo du instalazio berrituaren inaugurazio-ekitaldia, kirol-eremua osorik berritzeko eta herritarren erabilerarako aukerak zabaltzeko egindako lanen ostean.

Proiektuak 1.032.562,24 euroko inbertsioa izan du, BEZa barne. Esku-hartzearen lan nagusia kirol-pista eta haren ingurua estaltzen dituen egitura arin handi bat jartzea izan da. Estalki berriari esker, eguraldi txarraren aurrean babestuta egongo da kirol-eremua, eta urte osoan zehar erabili ahal izango da. Gainera, egitura inguruko etxebizitzekin eta paisaiarekin ahalik eta modu egokienean integratzeko diseinatu dute.

Berrikuntzen artean, kalistenia-gune berria ere nabarmendu behar da. Barrak, paraleloak eta entrenamendu funtzionalerako bestelako elementuak jarri dituzte bertan, herritarrek norberaren gorputzaren pisua erabiliz ariketa fisikoa egiteko aukera izan dezaten.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan