Instagram facebook twitter Youtube

Bermeoko Hizkuntza Eskolan 2022-2023 ikasturteko matrikula ofiziala egiteko epea zabalik dago irailaren 16ra arte

1,310

Irailaren 1ean ireki da Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan 2022/2023 ikasturterako matrikula ofiziala eskaera egiteko epea. Prezioa 72,36 eurokoa da. Iraileko deialdiaren azterketak egin behar dituztenek, irailaren 14tik aurrera egingo dute matrikula-eskaera, ikasleek Hezkuntza Sailaren Ikasgunea plataforma erabili beharko dute matrikula egiteko.