Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista, Urdaibaiko herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean

Udaletik Herrira

GERNIKA-LUMOKO OSOKO BILK...

Details
Gernika-Lumo, Politika, Udaletik Herrira
GERNIKA-LUMOKO OSOKO BILKURA 20240925
353 ikustaldi

Berhazek 20 urte beteko d...

Details
Udaletik Herrira, Bermeo
2002an sotu zen Bermeoko Udalean Antolak...
261 ikustaldi

Guraso eta etorkinentzako...

Details
Euskara, Udaletik Herrira, Bermeo
Guraso eta etorkinentzako euskara eskola...
170 ikustaldi

Erakusketak

Arturo Acebal Idigoras, E...

Details
Bermeo, Erakusketak
Erakusketa hau azaroaren 24ra arte egong...
245 ikustaldi

Bermeoko portuaren histor...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Erakusketak, Bermeo
erakusketa hau urtarrilaren 12ra arte eg...
375 ikustaldi

Idazlan koadernoak, Artek...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Erakusketak
Artekalen aurkitzen diren idazlan koader...
534 ikustaldi

Kulturabi

Gernika-Lumoko Urriko Leh...

Details
Kulturabi, Gernika-Lumo
Urtero legez, Gernika-Lumon hain ospetsu...
68 ikustaldi

Urriko Lehen Asteleheneko...

Details
Festak edo jaiak, Kulturabi, Gernika-Lumo
Pirenaika Arrazako Euskal Herriko txapel...
87 ikustaldi

Bermeoko Jaiak 2024: Arra...

Details
Festak edo jaiak, Kulturabi, Bermeo
Omenaldi esanguratsua egin diote Bermeok...
138 ikustaldi