Instagram facebook twitter Youtube

Erregeak heldu dira Gernika-Lumora, Trenez

937

Herriko erdialdeko tren geltokian geldituta Melchor, Gaspar eta Baltasarrek, bakoitzaren paje ezberdinen laguntzarekin karroza ezberdinetara sartu ziren. Bertan hainbat pertsonen oihuak entzun ziren bere errege gustokoena ozen aipatzen. Herriko kabalkada itzuli a berriro ere Covid-en neurririk gabe, lehen gogoratzen zen bezalako kabalgata izan da. Herriko zenbait kaleetatik pasatu ostean, Adolfo Uriostetik, Juan Caltzadara, Alhondiga kaletik jaitsi eta Iparragirreko kalea zeharkatu zuten Don Tellora iritsi arte. Hortik Foru Plazara egin zuten ibilbidea, gaztetxo batzuen dantzekin eta Kultur Etxe goitik hitz batzuk eskaintzeko aukera izan zuten, batzuk euskaraz ere arituz. Amaitzeko biztanleak erregeekin argazkiak egiteko aukera izan zuten.