Instagram facebook twitter Youtube

Bermeoko Udalaren alde zaharreko kultura-ondarearen berreskurapena

777

Harresia eta honek izan zituen zazpi ateetatik abiatuz, alde zaharreko kultura-ondarea berreskuratu, balioetsi eta ezagutaraziko du Bermeoko Udalak. Alde zaharra inguratzen zuen harresiaren ateak zeuden lekuetan azalpen-panelak jarriko dira. Halaber, informazio-liburuxka bat egingo da alde zaharra bisitatzeko ibilbidea egingo dutenei emango zaiena. Proiektu hau lantalde bikain, konpromrtitu eta profesional bati esker gauzatu ahal izan da. Lantalde hori Asier Romero EHUko irakasle eta kultur eragile bermeotarrak, Bittor Uriarte historialari bermeotarrak eta Rober Garay marrazkilariak osatu dute.