Bermeoko Udaltzaingoak merkataritza establezimenduetan lapurretak saihesteko kanpaina abian jarri du
1,083
Oinezko patruilen bitartez, udaltzainek herriko komertzioak bisitatuko dituzte aholkuak emateko eta informazio eskuliburuak banatzeko. Liburuxka hauek, gainera, QR kode bat izango dute eta, hori irakurritakoan, inkesta txiki bat zabalduko zaie merkatariei, Udaltzainek eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko lagunduko duena.