Zabalik da Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketan parte hartzeko epea
2025/10/09
Proiektuak edo proposamenak aurkezteko azken eguna 2025eko zemendiaren 7 izango da (14:00ak arte).
7.000 euro banatuko dira lau saritan, horien artean errelebo enpresarialarentzako sari berezia egongo da aurten. Sari banaketa ekitaldia gabonilaren 4an egingo da. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dabe, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badagoz. Aurkeztutakoak zerbitzu edo produktu baten idea sortzaileak izan daitekez, edo 2024an edo 2025ean sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dabe.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak