Skip to main content

Urdaibaiko Esentziak BBK Kliman izango da, enegastronomia eta moda jasangarria uztartzeko

2025/09/26

Ingurumena errespetetan dauen ikuspegia ardatz, BBK KLIMA, tokiko gastronomiak, Eskualdeko txakolinak eta zuzeneko musikak moda jasangarriagaz topo egiten daben Espazio bihurtuko da.

Datorren zapatuan, 2025eko irailaren 27an, BBK Klimak, Busturian (Urdaibaiko Biosfera Erreserba), topaketa bakarra hartuko dau, Urdaibaiko Esentziak-ekin batera, Fashion Revolutionen esparruan. 11:30etik 15:30era izango da hitzordua. Fashion Revolutionek modaren mugak aztertzen dabezan nazinoarteko diseinatzaileak Bilduko dauz, erroparen bizi zikloa birpentsatzeko eta ingurumen inpaktua murrizteko Aukera emoten daben biomaterialetan oinarritutako proposamenekin (ROOTS OF A New Dimension).

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan