Txikienei eskainitako Txilipetxeruek matro-igeriketa ikastaro berria antolatu da, Bermeon
2025/10/15
Areneko kiroldegiko ugerlekuen zirkuitu autonomoei esker, uraren tenperatura jarduera bakotxera egokitu daiteke, eta mota honetako aukera barriak ahalbidetu dira.
Zemenditik aurrera, Txilipitxeruek izeneko matro-igeriketa ikastaro barria martxan izango dogu Bermeoko Areneko kiroldegian. Jarduera hau 6 eta 36 hilebete bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta haurragaz batera, guraso edo zaintzaile batek parte hartu beharko dau saio bakotxean. Izen-emateak gaurtik (urriaren 15a) aurrera egin daitekez aplikazino barriaren bidez, web orrian edo salmenta-makinetan.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak