Skip to main content

Mus Ekintza Jaialdiaren barruan ilustrazio inprobisatuak eskainiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan

2022/01/24

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Lehen Jaialdiak, esperientzia aparta eskainiko du larunbat honetan, urtarrilaren 29an, Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoan bat-bateko ilustrazioak eskainiz Leire Llano artistaren eskutik. Museoak eta arte eszenikoak uztartzeko Foru Erakundeak bultzatutako ekimen honek 50 minutuko bi saio eskaintzen ditu (12:00etan eta 19:00etan).

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan