Skip to main content

Lizeo Antzokiko eserlekuak aldatuko dituzte, uda baino arinago

2021/12/20

Aurrean dituzuen irudiak orain dauden eserlekuak dira. Uda baino lehenago, berriz, aldatu egingo dituzte eta 344 eserlekutik 332 esertokira pasatuko dira. Hau da gutxiago. Honekin espazio gehiago egin nahi dute eta ezgaituentzako irisgarriagoa bihurtuko dute. Gernika Lumoko udaletxetik aipatu dute ez daudela kondizio onetan eta, 20 urte dituztela eta denak berriztuko dituztela, inbertsio kultural bat eginez. Aurrekontua 62267,08 eurokoa izango da.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan