Gorroñok ONUEk antolatutako bakearen aldeko nazinoarteko topaketa batean parte hartu eban Sarajevon
2025/10/20
Gernika-Lumoko alkateak uriak oroimen historikoarekin, alkarrizketarekin eta nazinoarteko lankidetzagaz dauen konpromisoa indartu eban
Gernika-Lumoko alkatea Sarajevora joan zan “A Call for Peace, the End of Wars and Respect for International Law” forora (“Bakearen, gerren amaieraren eta nazinoarteko zuzenbidearekiko errespetuaren aldeko deia”). Nazio Batuek sustautako ekitaldi horretan, ordezkari instituzinonalak, lider erlijinosoak, akademikoak eta gizarte zibileko kideak batu ziran, herrien arteko bakea eta alkar ulertzea eregiteko konpromisoa hartuta. Topaketa urriaren 16tik 18ra egin zan, eta Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzaren (UNAOC) eta Religions for Peace (RfP) erakundeen baterako ekimena izan zan.
-
Azken berriak
-
Saioak