Genozidioarekin bukatzeko eskatu dute Gernika-Lumon, artearen bidez
Euskuahaldunak eskultoreen elkarteak kideen eskutik, artearen bidez, Gazan gertatzen ari den genozidioaren aurka aritu dira, euren salaketa eginez. Genozidioari Stop izeneko performance bat egin dute. Pasilekuan zenbait gorputz erakutsi dituzte, Gazako hildakoen gorputzak irudikatuz. Izara zuriak erabili eta hildako zenbait gorputz ikusi dira, Gazaren erreflexu gisa. Ikusi daitekeen bezala Gazan gertatzen ari den genozidioaren salaketa artearen bidez erakusti dute bakearen hirian. Izan ere, 50000 palestinar hil dituzte gatazken gatazka hasi zenetik. Helburu gisa, beraz, Genozidioa salatzea eta Palestinari elkartasuna adieraztea zein egoera hau aldatzeko mezu ozen bat zabaltzea izan da, Eskuahaldunak eskultoreen elkarteko kideek esan dutenaren arabera. Horrez gain, europarrek ere Israelekiko duten jarrera gaizki ikusten dutela azpimarratu dute eta gazatarrek bakea eta etorkizuna nahi dutela. 18 hilabete baitararamatzate guda hau sufritzen.
-
Azken berriak