Skip to main content

Espainiako La Vuelta txirrindularitza lehiaketa ospatu da Bilbotik Bilbora, Bermeo eta Gernika-Lumo zeharkatuz

2025/09/04

Bizkaiko uriburan hasi dabe irailaren 3ko La Vueltako etapa.

Bertan Bizkaiko Ahaldun nagusiak La Vueltaren Bizkaiko etaparen zinta moztu dau, Alkatea dan Jose Mari Aburtogaz batera. Horrez gan, Jesus Loroñori, 1957ko La Vueltaren irabazleari balioz betetako errekonozimendu-keinua egin gura izan deutsie; izan be, Txirrindulariaren jaiotzatik 100 urte beteten dira aurten.

13:45 inguruan Bermeotik pasa dira eta 15:00etan Gernika-Lumotik. Etapa helmugatik 3 kilometrora amaitu behar izan dabe zenbait persona pistara urten diralako, palestinako zenbait banderakin. Hiru persona atxilotu dabez. “Segurtasun errazoiakaitik, sailkapen orokorreko denporak helmugatik 3 kilometrora hartuko dira.

Ez da etapa irabazlerik egongo. Mendiko puntuak eta tarteko esprintean lortutakoak egongo dira, baina ez puntukako sailkapenekoak “, adierazo dau Vueltak komunikadu baten bidez, aldarrikapenek gainezka egin ostean. Gernika-Palestinak alkarteak positiboki balorau dau Euskal Herria zehartzean egin diran mobilizazioak. Helburua Israel Premier Tech taldea Vueltatik kanpo uztea dala aitatu dam Apartheid eta genozidioaren enbajadoreak diran Israelgo talde guztiak kirol lehiaketa guztietatik at uztea dala aitatu dabe.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan