Bizkaiak hondartza-denboraldirik onenetako bat itxi dau 8,45eko notagaz
Bizkaiak hondartza-denboraldirik onenetako bat itxi dau:
eguzki-egun gehiago, jente gehiago eta 8,45eko nota Egun eguzkitsu gehiago izan diranez (47 eguzki-egun, hau da, 2024an baino 15 gehiago), nabarmen igon da hondartzetara joan diranen kopurua; guztira, 2,6 milioi bisitari bertaratu dira. Segurtasuna da, barriro be, erabiltzaileek ondoen baloretan daben alderdia, 9,25eko puntuazinoagaz; garraiobide jasangarrien erabilerak be gora egin dau, batez be bizikletaren erabilerak; izan be, bikoiztu egin da aurreko udaren aldean. Gainera, lagundutako bainuaren zerbitzuak parte-hartzaileen kopuruaren errekorra izan dau, % 23ko igoera izan baitu 2024agaz alderatuta. Bizkaiko hondartzen denporaldia datu onekin itxi da, Foru Aldundiaren urteko inkestaren arabera. Inkesta horrek 10en ganeko 8,45eko batez besteko balorazinoa emoten deutse hareatzei. Nota horrek zertxobait gainditzen dau aurreko urtekoa (8,36), eta goranzko joera erakusten dau zerbitzuaren kalidadearen nahiz erabiltzaileen esperientziaren perzepzinoari dagokionez.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak