Skip to main content

Bizkaiak emakume baserritarra komendu ditu Landa-eremuko Emakumeen Munduko Egunean

2025/10/15

Bizkaiko Foru Aldundiak autortu dau emakume baserritarrek landa-ingurunearen jasangarritasunari egiten deutsien ekarpena, eta sektorearen aurrerapenak eta erronkak aletu dauz.

Landa-eremuko Emakumeen Munduko Eguna dala-eta, emakume baserritarrak autortzeko ekitaldi bat egin dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Ekitaldi horretan honako honeek parte hartu dabe: ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru-diputatu Arantza Atutxak, Landa XXI.eko presidenteorde Nieves Martínez de Morentinek, Etxaldeko Emakumeak alkarteko kide Amets Ladislaok eta Saskiako presidente Lorea Momeñek. Topaketan, nabarmendu egin dira emakumeek Bizkaiko landa-ingurunearen garapenean daben zeregina, lurraldeari eusteko egin daben ekarpena eta azken hamarkadetan nekazaritza-sektoreak bizi izan dauzan eraldaketak.

OIZMENDI TELEBISTA. 

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan