Skip to main content

Bizkaia urrian kulturaz blai bizitzeko prestatzen ari da Ondarearen Europako Jardunaldietan

2025/09/30

Jardunaldien 25 urteak ospatzeko, doako 250 jarduera baino gehiago egingo dira 76 udalerritan.

Arkitektura izango da protagonista, eta Kantabria lurralde konbidaua. Informazino guztia eta erreserbak www.ondareabizkaia.eus webguneanBizkaiko Foru Aldundiaren koordinazinopean, jardunaldietan inplikau diran 160 entidadeek — udalak, museoak eta kultura-eragileak — proposamen sorta zabala diseinatu dabe adin guztientzat: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, ikuskizunak eta partaidetzako jarduerak. Programazinoaren barruan, historia- eta arkitektura-ondarea ezagutzeko bisita eta ibilpide gidatuen eskaintza zabala egongo da.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan