BFAak Gaztelugatxeko Natura Monumentuaren Lankidetza Kontseiluaren lehenengo bilera egin dau
2025/10/07
Gaztelugatxeko Natura Monumentuaren Lankidetza Kontseiluaren lehenengo bilera egin zan, natur ondarearen toki horren kudeaketan, kontserbazinoan eta erabilera ordenauan inplikautako administrazinoen jarduerak koordinetako.
Arantza Atutxa Natura Ingurunearen eta Nekazaritza Sustatzeko foru diputadua izan da bileraren buru, eta bertan, honako honeek izan dira: Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea, Amets Jauregizar Baraiazarra Bakioko alkatea, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordea, eta Bizkaiko Foru Aldunditik Andoni Agirrebeitia, Ana Mari Bajo eta Asier Madarieta Juaresti.
OIZMENDI TELEBISTA.