Skip to main content

Bermeoko Bandera aurkeztu dute, zapatuan jokatuko den estropadaren atarian

2025/09/18

Arrantzaleen museoko plazan egin dabe Bermeoko Banderaren aurkezpena.

Bertan, Nadia Nemeh alkatea eta Xabier Ortuzar alkateordea egon dira udalaren izenean; Bermeo Urdaibai taldeko Agustin Aramburu eta Naroa San Millan lehendakaria be bertan izan dira. Iaz hamahiru bandera eta Kontxako garaipena lortu eben, baina aurten ez dabe bandera bakar bat be altxau. Halan da be, laugarren postua lortu dabe Ligan, eta ia estropada guztietan ohorezko txandan aritu dira.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan