Skip to main content

Badator asteburuko zinema karteldegia, film ezberdinekin

2025/10/01

Gernika-Lumo eta Bermeok pelikula ezberdinak izango dauz asteburu hontean.

Alde batetik Eddington pelikula egongo da ikusgai Lizeo Antzokian, dramazko eta komediazko perlikula da hau. Estatu Batetuetan egindakoa. 148 minutu irauten ditu. 6 euroko kostua izango dau, 16 urtetik gorakoentzako izango da eta, ostiralean, 20:00etan, igandean, 19:00etan, eta astelehenean, 19:00etan, egongo da ikusgai.

Bestetik, Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan beste bi pelikula ikusteko aukera egongo da: Heidi, katamotzaren erreskatea, zapatu eta domekan, 17:00etan; eta, Maspalomas filma, zapatu eta domekan, arratsaldeko 19:30etan. Astelelehenan be egongo da ikusgai, 19:00etan eta 21:30etan. Sarrera 6 eurokoa izango da eta Astelehenean 4,5 euro kostauko dau . Sarrerak salanestorbasterretxea.es webgunean eskuratu daitezke.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan