Harrera oso ona euki dau bizar eta uler mozte solidarioaren jaiak
2025/09/22
Bizar eta ule mozte solidarioaren bostgarren edizinoak jendetsa batu dau merkatu plazan
Haszten eta kirol egokituaren alde Antolatzaileak pozarren agertu dira aurtengo bizar eta ile mozte solidarioaren emaitzagaz, bostgarren urtea da ekimen berezi hau antolatzen dala Gernika Lumon eta jada zita berezia eta egonkortua bilakatu dabe. Aurten danetara 135 zerbitzu eskaini dabez eta 2110 euro lortu dira. Kirol egokitua eta inklusiboaren aldeko jai solidario honetan danetarik egon da Gernika-Lumoko merkatu plazan, crossfit erakustaldia, Sustabizen herri kirol erakustaldia, skate erakustaldia, batukada zozketak..eta zelan ez Haszten alkartearen informazio gunea kirol egokitua eta inlusiboa ikustarazteko.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak