Skip to main content

Adinekoentzako abesbatza eta ahots teknikak eskainiko dauz SOME-k

2025/09/22

Adiekoentzako abesbatza eta ahots teknika SOME-ren eskutik.

Zabalik dago Segundo Olaeta ikastetxeak Gernika-Lumon eskaintzen dauzan 2025-2026 Ikastaro Monografikoetan izena emoteko epea. Ikastaro honen programazinoan musikara hurbildu eta ahots-trebetasunak hobetu gura dabezanei zuzendutako bi proposamen biltzen dira: Adinekoentzako abesbatza, kantu kolektiboaren bidez parte-hartze kulturala sustetako pentsaua. Ahots-teknika, ahotsa ariketa praktikoen bidez hobetzera bideratua. Jarduera horien bidez, Segundo Olaetak indartu egiten dau uribilduan prestakuntza eta topaketa kulturalerako gune gisa dauen eginkizuna, ikaskuntza eta bizikidetza sustauz. Izena emoteko, deitu 946 270 214 telefonora edo idatzi idazkaritza@segundoolaeta.net helbide elektronikora.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan