Zabalik da Antzerki tailerrean izena emoteko epea
Ekimena bermeoko Euskara Sailak antolatzen dau eta helburua antzerkiarekiko zaletasuna bultzatzea da bermotarren artean
Bermeotarren artean antzerkirako zaletasuna sustetako, Bermeoko Udalak, Euskera Sailaren bitartez, Antzerki tailerra antolatu dau aurten be. Tailerraren helburua da kultura alorreko euskerazko sorkuntza lanari bidea Zabaltzea. Saioak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, eta astean behin Batuko dira, eguaztenetan, 19:30etik 21:30era. Tailerrean, antzerkigintzan interesa daben eta komunikazino gaitasuna landu Gura daben 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dabe; 115 euro Ordaindu beharko dira. Parte-hartzaileek, besteak beste, honakoak landuko dabez: gorputz eta Ahots adierazpena, jente-aurreko komunikazinoa, ahotsaren proiekzinoa, Personaiak, erritmoa, inprobisazioa, testuak… beti be joko eta ariketen Bidez, modu kreatiboan landuta antzerki teknikak eta aldi berean ondo Pasetea helburu izanik. Irakaslea Eneritz Artetxe Aranaz izango da. Parte hartu gura dabenek, Berhaz bulegoan emon beharko dabe izena, eta irailaren 30a izango da Horretarako azken eguna.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak