Skip to main content

Urriko azokatan parte hartzeko epea edegi da

2025/08/22

Abeltzaintzako lehen hitzorduak eta nekazaritzako bigarrenak tokiko eta erkidegoko ekoizleak eta artisauak bilatzen dabez,

ekitaldi historiko horien erakargarritasuna indartzeko Dagoeneko hasi da Urriko Lehen eta Azken Asteleheneko azoketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Lehenengoa, abeltzaintzakoa, urriaren 5ean eta 6an egingo da, eta bigarrena, nekazaritzakoa, 27an. Udalak zehaztu dauenez, Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiategien Erregistroan alta emonda dagozanek bakarrik izango dabe postu bat eskuratzeko aukera. Gainera, erakunde autonomikoetako ekoizle eta artisauek be parte hartu ahal izango dabe, beti be azokaren sustatzaileen gonbidapena jaso badabe. Urriko Lehen Asteleheneko azokan parte hartu gura dabenek irailaren 1etik 19ra aurkeztu ahal izango dabe dokumentazinoa, eta Urriko Azken Astelehenekoa aukeratzen dabenek, barriz, irailaren 30era arte. Eskaerak, Baserritarrak edo Artisauak lez sailkatuak, udal webgunetik jatsi daitekez eta Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu, egoitza elektronikoz edo posta arruntez.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan