Ikasturte barrirako Zearretako kirol gune barriztua martxan egongo da
Zearretak estalgia estreinauko dau urte osoan eskola kirola bermatzeko
Obrak 645.700 euroko inbersinoa izan dau eta irailetik aurrera 1.500 ikaslerentzat izango da. Euriak Zearretako kirol pistaren erabilera baldintzatzeari itxiko deutso. Gernika-Lumoko Udalak amaitu dau Allende Salazar eta Seber Altube ikastoletako 1.500 ikaslek egunero erabiltzen dabezan instalazino horietan estalgia eraikitzeko lanak.
Inbersinoa 645.700,60 eurokoa izan da eta irailean jarriko da martxan. “Jarduera honek gure kirol instalazinoak hobetzen dauz eta gazteen artean kirola egitea sustetan dau, klimatologia kontuan hartu barik”, azpimarratu dau Gernika-Lumoko alkate Jose Maríi Gorroñok. Zearretako kirol-azpiegituran bi maila dauz. Goiko aldean, 33,25 metroko altueran, frontoia dago, 800 metro koadroko azalera dauka eta estalgi batek babesten dau.
Beheko mailan, lau metrora, bi saskibaloi-kantxa jarri dira – Bata zeharkakoa eta bestea luzerakoa –, 1.000 metro koadro daukazanak, 1.200 metro koadroko aide zabaleko areto-futboleko zelai barrituaren alboan. Pelotalekuaren eta saskibaloiko kantxen artean 300 metro koadroko harmailak jarri dira, jenteari partiden ikuspegi erosoa eta zuzena eskaintzeko. Jarduketaren barruan, instalazinoak babestuko dauzan eta eskola-orduetatik kanpo erabiltzea erraztuko dauen itxiera perimetrala be sartu da. Asteburuetan eta arratsaldeetan, herritar guztiei zabalduko jake gunea, kirola egiteko topagune gisa.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak